| |
| | Organització pel Multilingüisme |
 | | Estatuko Loteria eta Apustuetako produktu guztiek estatuko hizkuntza desberdinetan eduki behar dute beren izendapena (edo, halakorik ezean, inongo hizkuntzari ez dagokion izendapen bat). |
 | | Urtebete igaro da, eta ez du ezerk pentsarazten ONLAEk bere jardunean aldaketa txikiren bat egingo duenik; erakunde horrek berak ez du justifikatu ere egin bere produktuetan katalana/valentziera, galegoa eta euskara ez erabiltzea, gainerako estatu eleanizdunetako loteria eta apustuen organismoek egiten dutenaren kontra —esate baterako, Belgikan, Suitzan edo Kanadan—; herrialde horietan herritarren hizkuntza erabiltzen da. |
 | | Era berean, ez da ahaztu behar katalana/valentziera, galegoa edo euskara hizkuntza ofizialak diren autonomia erkidegoek Gabonetako aparteko zozketaren sarreren ehuneko kopuru handi bat ekartzen dutela; 2003ko datuen arabera guztiaren % 42,68 (% 30,24 katalana/valentziera hitz egiten den eremuan; % 5,36 galegoa hitz egiten den eremuan eta % 7,08 euskara hitz egiten den eremuan). |
| www.om-plural.org /noticia.php?id=159 (446 words) |
|