| |
| | Tartas |
 | | Ordu hartan arima bat bekhatiarén estatutic jalquiric, sartçen da gratiaren estatiala, deabriaren presundeguietaric deliuraturic, guertatçen Iencoaren alaua, eta estatu hartan arima hura mundu huntaric partitçen denian, sathanec estu hartan eskhuric ez çuçenie, hiltçen da, itxutçen da, gortçen da, mututçen da, estaqui Iencoaren aitçinian arimaren contra çer erran, estu deüs ikhusten, estu deüs entçuten. |
 | | Beré Iaunaren borondatia eztaquianac, gastigu, eta punitione arhiña, eta simplia vkhenendu, bena daquianac beré Iaunaren borondatia, eta hura ez complitçen, halacoaren gastigua, eta punitionia, handia içanen da, eta graué. |
 | | Conclusionia eman eçaçu Iencoaren contré bekhatian biçi guireno pagano guirela, eta pagano beno sordeich edo gaixtoago guirela, çeren harc eztaqui çer hariden, eta çuc bay, harc ohoinqueria, debekhu dela, estaqui, guc bay, harc estaqui heriotçia, bekhatu dela, guc bay, eta ignorantiac hura baitu desenkhusatçen eta gu iaquitiac condemnatçen. |
| www.vc.ehu.es /gordailua/tartas_1.htm (5635 words) |
|