| |
| | Ibinagabeitia Proiektua |
 | | Eta hola eulia erretira, berriz higitzen gara asalda eta kordoka, abarrots, murmurio, jangiara sartu aintzin baratzen da saldoa, erroldan nork bere lekuaren hartzeko punduan, oraino sartu gabe den jende artetarik elur bibilkoa da aidetik partitu barnean direnen gainera erortzeko. |
 | | Apeza ari da zaflaka, eta dakizkien debru, inkubo, sukubo, Buljiferren izenak oro orruaka aideratzen ditu, bainan dena da arranjatzen, ezi bazkaira jaun apez printzipala etorteko da ohi bezala gure ikustera, zenbait lausengu eta elhe polliten erraitera. |
 | | Leiho gora batetatik bezala ikusten dut patio zuria hutsirik ene gogoa bezain, deus dolu gabetarik ikusten ditut harresi goibel hezeak, goroldio lili edenak harri artetarik, oi bakardadea!. |
| andima.armiarma.com /maza/maza0108.htm (724 words) |
|