| |
| | [No title] |
 | | Azken ehizalekua igarota, muino bat inguratuko dugu mendebaldetik, eta errepidera jaitsiko gara; handik Burdin-Olatze mendi-lerrora iritsiko gara laster, Ahuzkiren hormaren eta Zuhureko malda basoz estalien azpian; han behean dago Altzuruku herri zuberotarra. |
 | | Errepidean 700 bat metro igo eskuinaldera (ipar-ekialdera), eta beste errepide bat topatuko dugu, Mendibe (Behe Nafarroa) eta Altzuruku (Zuberoa) lotzen dituena. |
 | | Bide hori artzainentzat egina da, Ahuzkiko belardietara errazago irits daitezen; Otzolatze eta Apanitzeko mendi-lerroak zeharkatzen digu, Behorlegi gailurraren azpitik, eta Mendibera jaisten da, alde batetik; bestetik, Arbailletako baso itxia zeharkatu eta Altzuruku eta Ligira iristen da. |
| www.galeon.com /aizkardi/IratiDonaixtiEus.htm (1093 words) |
|